Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE ZUMARRAGA-URRETXU

PSE-EE ZUMARRAGA-URRETXU

 
 

BERRIAK

2016 URR 16

URRETXUKO PSE-EEK PROZESU PARTE-HARTZAILEA IREKITZEN DU URRETXUARREN PROPOSAMENAK JASOTZEKO ETA SOZIALISTEK BABESTUKO DUTEN UDALEKO AURREKONTUAREN PROIEKTUA LANTZERAKO

Urretxuko PSE-EEk hurrengo asteetan garatuko duen prozesu parte-hartzaile irekia eta zuzena irekitzen duela iragarri du. Sozialistek prozesu hau erabiliko dute udaleko aurrekontuaren proiektuan aurkeztuko dituzten proposamenak lantzerako.

Proposamen hauek itun hiritarra izatea nahi dute eta sozialistek babestuko dituzte herriko kontuak lantzeko. Horretarako, herriko elkarte ezberdinekin kontaktuak hasi dira beraien proposamenak, eskaerak eta beharrak entzuteko.

Herritarrek beraien proposamenak aurkeztu ahal dizkigute psezumarragaurretxu@gmail.com e-mailen bidez, Herriko Etxeko buzoian (Bidezar-17) utziz, sare sozialen bidez: Twiterren (@psezumarraga) eta Facebooken (Socialistas de Zumarraga-Urretxu), edo Urretxuko PSE-EEko bi zinegotziei joanez.

PSE-EE ZUMARRAGA-URRETXU PSE-EE