Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.

BERTSIO OSOA

BERTSIO MUGIKORRA

PSE-EE LEGAZPI

PSE-EE LEGAZPI

 
 

BERRIAK

2017 MAR 30      IRABAZI ETA BILDUREKIN ADOSTU DEGUN MOZIOA

SOZIALISTOK GAROÑA ZENTRAL NUCLEARRAREN IXTEAREN ALDE GAUDE

Azkenean, aho batez onartutako mozioa izan da

Adostutako puntuak:

  1. Legazpiko Udalak Santa Maria de Garoña zentral nuklearra behin betiko ixtea eta eraistea dekretuz agintzeko beharrezko neurriak har ditzala eskatzen dio Espainiako Gobernuari eta NUCLENOR-ri (Endesa eta Iberdrola enpresei).
  2. Legazpiko Udalak Santa Maria de Garoña zentral nuklearra berriz irekitzearekin zerikusia duen edozein erabakiren ondorioz sor daitekeen erantzukizun politiko eta penala bere gain har dezala eskatzen dio Espainiako Gobernuari.
  3. Legazpiko Udalak zentral nuklear guztien itxiera eta eraispenari hasiera emango dion egutegi zorrotz bat egin dezala eskatzen dio Espainiako Gobernuari.
  4. Legazpiko Udalak zentral nuklearrak dauden eskualdeak dinamizatzeko planak egitea eskatzen dio Espainiako Gobernuari, zonalde horietan lan egiteko aukerak eskaintzeko eta bertako jarduera sozio-ekonomikoa sustatzeko. Dinamizazio-plan horien finantziazioa Estatuak eta zentralen jabeek hartu behar dute euren gain, produkzio elektrikoarekin irabaziak eskuratu dituztelako baina, aldiz, ez dutelako hondakin erradiaktiboen tratamenduaren kostuak bereganatu.
  5. Legazpiko Udalak tranzizio energetikoa bultza dezala eskatzen dio Espainiako Gobernuari, eredu energetiko berri batera garamatzaten politikak martxan jarriz, energia berriztagarrietan, aurrezpen eta eranginkortasun energetikoan oinarritutakoak, bai epe motzean, hala nola erdian eta luzean ere. Energia berriztagarriak garbiak, merkeak eta seguruak dira, tokiko enplegua sortzen dute eta autosufizientzia energetikoa lortzea eta klima-aldaketaren aurka egitea ahalbidetzen dute.
  6. Legazpiko Udalak “Garoñarekin moztu” izeneko adierazpena sinatzen du. Adierazpen hori honako loturan dago: http://www.garonarekinmoztu.net/es/manifiesto
  7. Legazpiko Udalak “Garoñarekin moztu” kanpainaren berri emango du bere Web orrian, aipatu adierazpenerako sarbidea herritarren esku jarriz, nahi duenak sinatzeko aukera izan dezan.
  8. Legazpiko Udalak herriko leku ageri batean seinale bat jarriko du eta, bertan, Garoñara, Chernobilera eta Fukushimara dauden distantziak adieraziko dira.
  9. Legazpiko Udalak energia berriztagarria kontratatzeko urratsak emateko eta hornidura elektrikoa sortatan zatikatzeko aukera legal eta teknikoak aztertzeko konpromisoa hartzen du; horrela eginez, % 100 energia berde ziurtatua hornitzen duten enpresa merkaturatzaile txikiekin kontratatzea bultzatuko du, Bartzelonako Udalak eta Nafarroako Gobernuak egiten dutenaren antzera.
  10. Erabaki honen berri Espainiako Gobernuari, NUCLENOR-ri, Energia Ministerioari eta Diputatuen Kongresuko legebiltzar-talde guztiei emango zaie.
PSE-EE LEGAZPI PSE-EE